Educafrica

EDUCAFRICA: Emakumeak eta Gizarte Eraldaketa Boli Kostan,  Arabako Foru Aldundiak finantzatutako proiektua da, 2018tik garatzen ari dena ADESC. tokiko bazkidearekin lankidetzan.

Emakumeen hezkuntzan eta ahalduntzean oinarritutako proiektu honek, genero-aldea murriztea du helburu, irakaskuntzaren sektoreko gaitasun profesionalak indartuz, eta, aldi berean, parte-hartze ekitatiboa bermatzen du, bakean eta giza eskubideetan sentsibilizatzen duen bitartean.

Hori lortzeko, funtsezkoa da lehen eta bigarren hezkuntzaren kalitatea nabarmen hobetzea, irakasleen prestakuntza indartuz.

Emakumeak prestakuntza handiagoa izateak honako hauek ahalbidetuko ditu:

1. Zuzendaritza-postuak eskuratzea.
2. Ikasleentzat erreferente izatea.
3. Autoestimua hobetzea.

Hezkuntza-sistemaren bidez Boli Kostako gizartea eraldatzeko asmoa izateaz gain, gure gizartean eragiteko asmoa ere badu Educafrica proiektuak.

Proiektuaren berri emateko ondorengo webgunea sortu da: https://www.educafrica.ong/eu/  Boli Kostako errealitatearen eta gurearen arteko desberdintasun handiak ezagutzeko proiektuaren  xehetasunei buruzko informazioa jasotzeko, helburu eta ildo estrategikoen bidez, eta parte-hartzaileen esperientzietatik ikasteko.

ICLItik animatzen zaitugu AKTIBOKI PARTE HARTZERA, beste pertsona batzuek dagoeneko partekatu dituzten konpromisoren bati atxikiz, baita zureak partekatzera ere.

Gure egunerokoan, ekintza txikiekin, mundu hobea lortzen lagun dezakegu: PENTSATU GLOBALKI, JARDUN TOKIAN!

Copyright 2020 Ingeniería para la Cooperación /Lankidetzarako Ingeniaritza