ERABILERA PUBLIKOAREN ADIERAZPENA

414/1998 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Vitoria- Gasteizko Ingenieros para la Cooperación-Lankide- tzarako Injinadoreak (IC-LI) izeneko Elkartea herri- onurakotzat aitortzen duena.

Bazkuneei  buruzko otsailaren  12ko 3/1988 Legeko 22 atalean ezartzen denez, inskribatuta egon eta euren jarduerak garatzearen bidez EAEren interes orokorra sustatu dezaten elkarteak herri onurakotzat joko dira.

Vitoria-Gasteizko Ingenieros para la Cooperación- Lankidetzarako Injinadoreak (IC-LI) izeneko Elkarteak, atal horren babesean, aitormen hori eskatu du. Izan ere, munduko lurralderik eta herririk gutxietsienak garatze- ko, lankidetzaren, sentsibilizazioaren eta kontzientzia- zio sozialaren alorrean gauzatzen dituen ekintzak nahi- ko merezimendu direlako Herri Onurako entitatearen aitormena jasotzeko.

1995ean sortu zenetik gehiago hainbat sustapen- ekintza gauzatu ditu giza-elkartasunaren alorrean, bai- ta ere, munduko herririk eta lurralderik gutxietsienen garapen-lankidetzan sentsibilizatu eta kontzientziatze- ko. Horietaz gain, lurralde gutxietsi horietan garapen- lankidetzarako zenbait egitasmo bideratu ditu.

Elkarteko kideek, ondorio horietarako, bateratu egingo dituzte ezagutzak, eskarmentua eta ahalagina, euren kezkak eta lankidetza-egitasmoak zertzeko. Gu- txietsitako lurraldeon osoko garapena sustatuko duten ekimenei ekitea da, alde batetik, lankidetza horren hel- burua; eta bestetik, hasierako lankidetza-aldi horren on- doren, era autonomoan garatu daitekeen oinarri indus- triala osatzea.

Garapen-lankidetzaren alorrean orain arte burutu duen lanaren bidez, merezitako itzala lortu du eskegi- leak, baita ere, gai honetan eskumenak dituzten insti- tuzio eta entitateen ahobateko aitormena. Eusko Jaur- laritzak berak ere finantziatu izan ditu elkarteak buru- tu dituen garapen-lankidetzarako egitasmo batzuk.

Legeko 22. atalean xedatutakoaren arabera, azter- gaiak hartzen dituen sailen proposamenaz, Jaurlaritza- ko Kontseiluak hartutako dekretuz egingo da Herri Onuraren aitormena; aldez aurretik, sailok eta intere- saturik egon daitezkeen enteek eta erakundeek txoste- na landuko dute. Agindu hori betez, hain zuzen ere, es- pedientea bideratu da. Helburu horretarako deia egin zaien sailek eta instituzioek emandako txostenak eran- tsiko zaizkio espedienteari, zeinetan Herri Onurako El- kartearen aitormenaz eurek duten aldeko iritzia adie- razten baitute.

Ondorioz, Jaurlaritzako Lehendakaritzak eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuuak eta Justizi, Eko- nomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak batera egindako proposamenez, interesa agertu duten enteek eta erakundeek aurkeztutako txostenak ikusita, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko abenduaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Atal bakarra.– Vitoria-Gasteizko Ingenieros para la Cooperación-Lankidetzarako Injinadoreak (IC-LI) ize- neko Elkartea herri-onurakotzat aitortzea. Elkarteen Erregistro Orokorrean AS/A/05715/1996 inskripzio- zenbakia du. Aitormen hori egiten zaio, egin ere, bere jarduerak garatuz EAEren alde egiten duela uste baita.

Bestalde, otsailaren 12ko 3/1988 Legeko 22.2 ata- lean jasotzen diren eskubideek ere badaragiote aitormen honi.Vitoria-Gasteizen, 1998ko abenduaren 22an.

Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA  GARRO.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua, JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua, SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

Deskargatu
Copyright 2020 Ingeniería para la Cooperación /Lankidetzarako Ingeniaritza