V. Haur Marrazketa Solidarioaren Lehiaketa

6 eta 12 urte bitartekoa bazara, ICLIk eta
Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargoak (COIIB)
partekatutako ekimen bat den, Marrazketa Solidarioaren Lehiaketaren V. edizioan
PARTE HARTZERA ausart zaitez

Izan ere, marrazteak gure irudimena askatzen duela dakigunez gero, ez zaigu hori egiteko aitzakia hoberik bururatzen, Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) esparruan, KAUSA SOLIDARIO baten alde egitea baino, helburu horietara jo behar baitugu pertsona guztiok planeta osoan.

Lehiaketaren V. edizio honetan, GJHa 13.a da, Klimaren aldeko ekintza.

Zer AURKEZ dezakazue: herrialde pobretuetako eskolen edo kultura-askotariko ikasgelen zuen irudimena islatzen duten marrazkiak. Bai baliabideen urritasuna kontuan hartzen dutenak ere, ekipo informatikoen eta bestelako hezkuntza-materialen falta esate baterako, edo horiei integratzen eta garatzen nola lagun diezaiekegun erakusten dutenak. Hauek adibide batzuk baino ez dira, lehenik eta behin benetako GOGOETA bat egitea eskatzen baitizuegu, IRUDIMEN ariketa bat gero, zeuen gurasoen laguntzaz ere. Oinarriak hemen aurki ditzakezue.

Bi adin-maila ezarriko dira: 6 urtetik 9 urtera eta 10 urtetik 12 urtera. Maila bakoitzean MARRAZKI bat nabarmenduko da, ICLIren eta COIIBen Gabonetako zorion-postaletan irudi korporatibo gisa erabiltzeko, hedapen handia ematen. Parte-hartzaile bakoitzak DIPLOMA bat jasoko du, lehiaketan parte hartu izana egiaztatzeko.

Teknika libreko eta DIN A4 neurriko izan behar diren lanak, e‑mailez bidali behar da, 2022ko abenduaren 12ra arte, astelehena.

Zure aukera ez galdu eta parte hartu.

ZURE ZAIN GAUDE!

**************************

Guztiz, ia 400 lan bikain jaso ditugu, gehienbat Lauro Ikastola eta La Salle Bilbao-tik. Parte hartze hau, erronka jostagarri bat bilakatu da irudimena askatu eta proposatutako gaiari buruz hausnarketa egin duten ikaslegoarentzat; Aldi honetan, klima-aldaketari buruz.

Nikole García eta Lorea Serranok egin dituzten sorkuntzek irudiztatuko dute ICLI eta COIIB-ren gabon zorion-agur korporatiboa. Biak 8 urte dituzte.

   

Honez gain, 8 Accésit eman dira, beste hainbeste partehartzailerentzat, beraien originaltasun eta kreatibitateagatik. Marrazki guzti hauek bideo atsegin hau egiteko aukera heman digute:

VÍDEO CONCURSO DIBUJO

Eskerrik asko denoi zuon partehartzeagatik.

Datorren urtean itxaroten zaituztegu!

Utzi erantzuna