WASH proiektuei buruzko sentsibilizazio jardunaldia

WASH proiektuak: etorkizuneko erronka, orainaldiko konpromisoa

WASH PROIEKTUEK, edateko ur segurua eta oinarrizko saneamendua eskuratzea bultzatzen dute eta higiene-ohiturak aldatzea sustatzen dute.

Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) betetzeko , haurren heriotza-tasa murrizteko eta osasun modu iraunkorrean indartzeko, edateko uraren hornikuntza hobetzea funtsezkoa da.

Oinarri horietan oinarritzen da Kamonyiko (Ruanda) landa-eremuan gauzatutako proiektua. Proiektu horren lehen fasea amaitu berri da, Ferrovial Fundazioaren finantzaketari esker.

Proiektuak, sakabanatutako 6.500 pertsonako populazio bati ur segurua ekartzeko hodien kilometroak eta komunak eraiki ditu, (ikus https://icli.ong/ruanda-lankidetza-bidai-baten-kronikak/ informazio gehiagorako) Proiektu horrek, harreman zuzenean jarri da familiekin, batez ere, ur seguruaren abantaila izugarriei buruzko pedagogia egiteko, honako hauei dagokienez: osasuna, hezkuntza, higienea, ongizatea eta gizabanakoaren eta gizataldekoaren garapena, pedagogia hau proiektuaren arrakastarako funtsezkoak baita.

Honela azaltzen zigun Marcellek nola baztertzen diren urtero, afrikar kontinenteko milaka komun‑ontziak erabilik ezarengatik. Komunikazioak bi noranzkoetan joan behar du, zioen berriro. Oso garrantzitsua da haien ohiturak entzutea eta ulertzea, gure erabateko errespetua merezi baitute. Ez da inposatu behar, baizik eta ur seguruaren abantailak erakutsi, eta haiek barneratu eta praktikan jar ditzaten espero izan … euren denbora behar baitute!

Ruanda bezala, batez ere katoliko den herrialde batean, eliza oso garrantzitsua da pertsonen bizitzan. Hori dela eta, oso baliotsua izan da Caritasen laguntza eta proiektuaren baliabideak izatea, eskolei beharrezko higiene-materialarekin hornitzeko, neskek beren hilerokoetan ikastetxeetara joateari utz ez diezaioten, horrek neska ruandarren eskola-absentismo handia eragiten baitu. Tabu handi bat dago hilekoari buruz, zioen Marcellek. Gainera, ikuspegi horri esker, genero-ikuspegi zabala ikusi dugu, eta hori pozgarria zaigu.

Marcelle bi astez egon zen Ruandan proiektuaren martxa kontrolatzen. Bere bidaia covid‑19ren omikron aldaeraren eztandarekin eta Afrikako mugen itxierarekin bat etorri zen, eta horrek haren itzulera asko zaildu zuen. Hala ere, lana ez zen eten. Haren ekarpena oso erabakigarria izan zen programaren garapenerako. Orain bere esperientzia gurekin partekatzera etortzea eskuzabaltasun keinu bat da, eta biziki eskertzen diogu.

       

Marcelle, zure hitzaldia benetako gozamena eta oso didaktikoa izan zaigu!

Utzi erantzuna