2022 munduko migrazioei buruzko txostena

“Munduko joan-etorriek gora egin dute, COVID-19ak ezarritako murrizketak gorabehera”

Nazio Batuen menpeko Migrazioetarako Nazioarteko Erakundearen (IOM ingelesez sigletan) 2022ko Munduko Migrazioei buruzko 11. txostenaren lehen ondorio garrantzitsua.

IOMren arabera, migratzaile hitzak ohiko bizilekua uzten duen pertsona oro izendatzen du, nahiz herrialde beraren barruan edo nazioarteko muga baten zehar, aldi baterako edo modu iraunkorrean, hainbat arrazoi direla eta. 30 pertsonatik bat migratzailea da.

Ezohiko paradoxa baten lekukoak gara, adierazi du IOMko zuzendari nagusi António Vitorinok, Pandemiaren ondorioz, bilioika pertsona gelditu dira, eta aldi berean beste milioika pertsona beren herrialdeetako lurraldearen barruan desplazatu behar izan dira, hondamendien, gatazken edo indarkeriaren ondorioz”.

Horrela, 2020an aireko bidaiarien kopurua % 60 jaitsi zen mundu osoan, baina barneko joan-etorriak 40,5 milioi pertsonako zifra errekorrera iritsi ziren.

Herrialde barrutik lekualdatutako pertsonak, pilatutako lekuetan eta osasun-baldintza egokirik gabe bizi dira askotan, euren egoera pandemiaren eraginek larriagotuta.

2020an, 281 milioi pertsona nazioarteko migratzaileak ziren, hau da munduko biztanleriaren % 3,6

Hala ere, txostenak dioenez, nazioarteko migrazioa ez da beti berdina izaten. Migrazio-ereduak, hala nola migrazio‑korridoreak, osatzen dituzten faktore ekonomiko, geografiko, demografiko eta bestelakoei erantzuten die nazioarteko migrazioak. Korridore nagusiek garapen bidean dauden herrialdeetatik ekonomia handiagoetara eramaten dute.

2020an, munduko migratzaileen % 40, Asiatik, Indiatik batez ere, Txinatik, Bangladeshetik eta Pakistandik datoz. 1970etik, AEB izan da nazioarteko migratzaileen helmuga nagusia, eta joera horri eutsi zaio; Alemania, berriz, bigarren aukera gisa finkatu da.

Biztanleria migratzaileak beren jatorrizko herrialdeetara egiten dituen diru-transferentziak edo espezie-transferentziak, bidalketak izendatzen ditugu. 2020an, India, Txina, Mexiko eta Filipinak izan ziren diru-bidalketak jaso zituzten herrialde nagusiak, eta India eta Txina nabarmendu ziren gainerakoen gainetik.

Txostenaren zifra nagusiak
• 281 milioi nazioarteko migratzaile
• Munduko biztanleriaren % 3,6
• 717 bilioi USD transferitutako bidalketak
• 164 milioi langile migratzaile

Utzi erantzuna