‘Osasun unitatea birgaitzea eta handitzea’
Casa do Gaiato Mozambike hegoaldeko landa eremuan dago kokatuta eta 160 haur eta gazteri egiten dio arrera. Horrez gain, bertako eskolara inguruko herrixketako 450 haur joaten dira egunero.
Esperantza Etxea osasun-unitate batek eta ondoko gelek osatzen duten instalazio multzo baten izena da. Bertan, bertakoei eta egunero eskolara joaten direnei mediku-laguntza eskaintzen zaie.
Osasun-unitatearen hondatze-maila handia zen, neurri baten inguruko harrobi batean dinamitaz egindako leherketek egituran kalteak egin bait zituzten. Gainera, eraikinaren kostu energetikoa ere handia zen, hornidura-etenak maiz gertatzen zirenez kutsadura- eta mantentze-maila handiko diesel sorgailuak erabili behar izaten bait zituzten.
Proiektuari esker, Itxaropen Etxeko instalazioak birgaitu ahal izan dira, kalteberatasun-egoeran dauden haurrek kalitatezko osasun-arreta jasotzeko duten eskubidea bermatzeko, eta aldi berean, mantentze-lanen zenbatekoa nabarmen murriztuko duten energia-eraginkortasuneko mekanismoak ezarriz.
Kokapena: Massaca herrixka (Boane barrutia, Maputo probintzia)
Zuzeneko onuradunak: 610 pertsona
Zeharkako onuradunak: 118 pertsona
Proiektuaren kostu osoa: 35.000 €
Mutua Madrileña-ren finantzaketa: 30.000 €
IKUSI BIDEOA GAZTELANIERAZ IKUSI BIDEOA EUSKARAZ
‘Hornikuntza hidrikoa kolektibo kalteberen elikadura-segurtasunerako’
Mozambikeko gobernuak eskatuta, 1991. urtean Casa do Gaiato sortu zutenetik, 1.300 adingabe baino gehiagori egin zaie arrera, egoitza, hezkuntza eta elikadura arloko laguntza eskainiz.
Etxeak, bere beharrizanak bermatzeko, estatuak utzitako 500 hektareako nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategi bat du. Hala ere, azken hamarkadan ekoizpen-ahalmena nabarmen murriztu da, herrialdearen hegoaldeko eskualdea astintzen hari den lehorte gogorra dela eta.
Ustiategiak artoa, patata, tipula, tomatea eta piperra bezalako elikagaiak, eta oilaskoa, txerrikia eta txahalkia bezalako haragi-baliabideak ematen dizkie bertakoei eta inguruko 165 emakumeri eta haien familiei, lur horietaz baliatzen bait dira bizirauteko. Soberakinak merkaturatu egiten dira eta etxea mantentzeko diru-iturri bat dira.
Azken urteotan jaso duten ur murritzak eragotzi egin diete lur-atala ahalik eta hobekien ustiatzea. Horrez gain, hondakin-urak ez dira behar bezala tratatzen eta ezin dira berriz aprobetxatu, ondorioz infekzio-iturri bihurtuz bertan bizi direnentzat.
Proiektua, uraren erabilpenaren iraunkortasuna indartzeko Gaiato Etxeak azken urteetan gauzatutako jarduera-planaren parte izan da, bai giza kontsumorako, bai ureztatzeko, eta baita saneamendurako, hondakin-uren arazketa eta berrerabilpenaren bitartez.
Kokapena: Massaca herrixka (Boane barrutia, Maputo probintzia)
Zuzeneko onuradunak: 1.571 pertsona
Zeharkako onuradunak: 3.145 pertsona
Proiektuaren kostu osoa: 155.174 €
DFB/BFA-ren finantzaketa: 120.000 €
Hego Mozambike Fundazioa-ren finantzaketa: 14.258 €
IKUSI BIDEOA GAZTELANIERAZ IKUSI BIDEOA EUSKARAZ
‘Artatu gabeko gaixotasun tropikalen aurkako borroka’
Massacako osasun-unitatearen bitartez, Artatu Gabeko Gaixotasun Tropikalen (AGT) arreta-lerroa indartu da medikuntzaren arloan, kontsulta eta hitzaldietan prebentzio-informazioa emanez, diagnostiko klinikoak eginez, terapia farmakologikoa eginez, kasuak erregistratuz eta dagokien erakundeei berri emanez.
Osasun komunitarioaren arloan berriz, higiene pertsonalari buruzko hitzaldiak eta tailerrak antolatu dira, familia zaurgarrienei laguntza integrala eskaini zaie eta kaltetuak osasun-unitatera joatea ziurtatu da.
Helburu horiek lortzeko, GIBak eskualdean zuen eragin handiari aurre egiteko eta gaixotasun endemikoen agerraldien aldizkako eragina arintzeko -kolera eta malaria, besteak beste-, bai eta desnutrizioaren ondorioei aurre egiteko, 2003. urtean sortu zen Khumbuka taldearen laguntza izan da. Prebentzio jarduera soziosanitarioen eta etxez etxeko arretaren bidez osasun komunitarioa lantzen duten tokiko ekintzaile gazteek osatzen dute Khumbuka.
Kokapena: Massaca herrixka (Boane barrutia, Maputo probintzia)
Zuzeneko onuradunak: 6.000 pertsona
Zeharkako onuradunak: 4.500 pertsona
Proiektuaren kostu osoa: 27.236 €
Leioako Udalaren finantzaketa: 20.000 €
Fundaçao Encontró-ren finantzaketa: 4.324 €
ICLI-ren finantzaketa: 500 €
IKUSI BIDEOA GAZTELANIERAZ IKUSI BIDEOA EUSKARAZ