GENERO EKITATEAREN PLANA 2024-2026

Gizonen eta emakumeen arteko ekitatea 1948ko GEAUren (Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala) 2. artikuluan aitortzen da. Ordutik, aurrerapenak ukaezinak izan dira, nahiz eta oso ezberdinak izan munduko herrialde ezberdinetan.

2018an, aldez aurretik zenbait saiakera egin ondoren, ICLIk ekitatearen diagnostiko-prozesu bat egin zuen, 3 ataletan oinarrituta:

  1. Generoari buruzko araudiaren azterketa
  2. Autodiagnosi prozesua datu bilketarekin
  3. EAEko (Euskal Autonomia Erkidegoa) genero-ikuspegia txertatzeko esparru politikoa

Prozesu horren emaitza 2020-2023 Ekitatearen Aldeko Plana izan zen.

ICLIrentzat esparru honetan aurrera egiteak duen garrantzia abiapuntutzat hartuta, 2024-2026 Genero Ekitatearen Plan berria definitu da, ildo estrategiko eta helburu berberei eutsiz, baina ekintza-planean aurrera eginez, adibidez helburuak partekatzen ditugun beste foro batzuen lankidetza garatzea.

Copyright 2024 Ingeniería para la Cooperación /Lankidetzarako Ingeniaritza