“Pobrezia aurrez aurre begiratzea ezinbestekoa da benetako sentsibilizazio baterako”
Claudia, Euskadi eta tokiko Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeekin batera, gure herrialdeko gazteria kooperazio ekintzetan sentsibilizatzen saiatzen den Juventud Vasca Cooperante egitarau baten bitartez ezagutu genuen.
Deialdi honetara, nazioarteko boluntariotza esperientzia bilatzen duten ehundaka gazte heltzen dira urtero. Zenbait egunetan, ezagutu eta ebaluatu egiten dituzte, ondoen egokitzen zaien egitasmo eta erakunde bat izendatzeko. Claudiaren kasuan, ICLI izan zen hautatua. Guztiz zehatza!
Programa honen bitartez, 3 hilabete izan zen Ruandan, 2022.ean, Cáritas Kabgavi-k martxan jarri zuen ADANEKA proiektuari lotua.
Gaur, Donostiako gazte honekin gaude hausnartzeko txoko honetan, bizitako esperientziak eta etorkizuneko proiektuak partekatzeko.
Egunon Claudia, Ongi etorri!
Bere aurpegia argiztatzen duen irribarrea pizturik egongo da elkarrizketa osoan zehar, era naturalean jarioz, orain dela 2 denboraldi oraindik ere aritzen den bere Madrileko taldearekin Espainiako Errugbi txapeldun irten zela kontatzen digun bitartean.
Claudia zabal eta geldiezin bat aurkitu genuen, etengabe erronka berriak bilatzen, Marketing Digital-ean hasi berri duen lanpostuarekin uztartzeko.
Esan digunez, oso gaztetatik urbildu zen boluntariotzara, bai entrenatzaile bezala, begirale edo osasunarekin erlazionatutako erakunde batzuetan bazkide izanez. “Laguntzeko ez da derrigorrezkoa Donostiatik irtetzea”. Bestalde, sentsibilizazio eraginkor baterako, hainbeste aldiz kontatu digun errealitatea bertatik bertara ikustea ezinbestekoa dela uste du.
Eta Ruanda heldu zen. Hau beste historia bat da. Bertan, Cáritas Kabgavi-ko lan taldera gehitu zen, Ruandar tomate, kipula eta esti laborarien bizitza hobetzea helburu zuen ADANEKA proiektuaren informazio bilketan, analisian eta ondorioak ateratzen. Hobekuntza eraginkorragoa izan zedin, lur sailak eta uztak hobeto kudeatzea eta salerosleekin akordio onuragarriagoak lortzea izan ziren aurkitutako gakoetariko batzuk.
Aldi berean, Caritas-en sare sozialen tartean ere sartu zen, argitalpenen irudia eta maiztasuna bultzatuz, beraien lanaren bozgorailu etekingarriago bat bihurtu zedin.
‘Itzuliko nintzateke, dudarik gabe, zoriontsua izan naizen lekura’
Horrela mintzo da kooperantea ia itzuliko balitz galdetzen diogunean. ‘Jakina itzuliko nintzela hainbeste atsegin ditudan pertsonak berriz ikustera’, baina eginkizun zehatz baterako. Ordurarte, ‘hemendik lagunduko dut ahal ditudan gauzetan’.
Bizipenak urrats sakona hutsi dio, aurpegia jarri dizkion errealitateengatik: muturreko desnutrizioa, gaixotasun larriak, eskasia ugari… Une batzuetan hunkitzen da. Saiatzen da saihesten, oroitzapen goxoei dei eginez: Elkarkidetasuna, adiskidetasuna, dibertsioa, paisaia liluragarriak eta guztioi gomendatzen digun herrialde bateko segurtasuna. Bere aurpegia berriz era argitzen da.
Ruandan, etxean bezala sentiarazi zuten lekaime kongregazio batekin bizi zen, eta milla mendixken herrialdeko berezitasun ugari aditzera heman zioten.
‘Bizitzak salbatzeko, GIB, malaria eta gosea errotik kendu behar dira’
Claudian hitzetan, COVID-ek ez du gure gizartean beste arreta deitzen. Ospitaletan, itxarongela handienak GIB-ra zuzentzen dira, non ama-umeki transmisioa saihesten ahalegintzen diren. Maila berean, goseak eta malariak bizitza izugarri asko eramaten ditu egunero.
Osasunari buruz hitz egiten zutenean, azaltzen digu, hauek dira gai garrantzitsuenak eta herritarren ardura geien somatzen zuena.
‘Heziketak, etorkizuneko erronka garrantzitsu bat izaten jarraitzen du’
Claudiaren esperientzia laburra ta gero, jarraitzen du pentsatzen Afrikan heziketak jarraitzen duela izaten lehentasunezko beharrizan bat, erabakigarria beste arazoak konpontzeko.
Gehienbat hezkuntzan lan egiten zuten Lekaimek azaltzen zuten bezala, ‘heziketarekin, lanaren eta familien antolakuntza hobeagoa egongo litzateke, eta gosea, gaixotasuna, indarkeria eta beste arazo asko nabarmenki geldiaraziko litzateke’
‘Gero eta jende gehiago laguntzera animatzen bada, gauza handiak lortzen joango gara’
Gaur egun Claudia bere Marketing Digital mundura itzuli da, eta bere kirol ohituretara, kooperazioa alde batera utziz (denboraldi baterako), nahiz eta bere bihotzean bizirik jarraitzen duen.
Eusko Jaurlaritzan esaten zieten bezala: ‘kooperazioaren bidean jarraitu nahi duenak, egin ahal izango du… baina denbora beharko da’
‘Ez dut aitzakiarik jarri nahi, bizitza horrela da”, adierazten digu Donostiarrak, malenkonia pixka batekin. Dena den, badaki etorkizunean eguneroko errutina eta laguntzeko erarik onena uztartuko dituen balantza aurkituko duela.
Bien bitartean, aukera guztiak erabiliko ditu Ruandari buruz, bertan bizitako errealitateei buruz eta betirako loturak egin dituen ICLI-ri buruz hitz egiteko.
Eta guk eskertzen diogu, iritzi berbera bait dugu.
Eskerrik asko Claudia, hondarrezko basamortu batean hasiak ereitearren. Ziur gaude egunen baten ernetzen ikusiko ditugula.
Laster arte!