Abidjan

Emakumeak baliabide urriekin gaitzea, berdintasun harremanak indartuz

Proiektuak genero-desberdinkerien aurka borrokatzea du asmoa. Horretarako, Genero Gaitasunak sendotu nahi ditu Abidjanen, abiatzean 25 emakumek osatzen duten talde batean. Ondoren, haien eginkizuna izango da genero-ikuspegi hori ezartzea baliabide ekonomiko eskaseko 310 emakume ahalduntzeko hiru auzo horietan egingo diren ekintzetan.

Proiektuak lehenengo etapan aurreikusten du Generoaren inguruko prestakuntzako 4 Modulu eskaintzea talde pilotuari, eta bigarren etapan, ahalduntzeko hiru ekintza –Alfabetatzea, Lidergorako Gaikuntza eta Lanbide-heziketa–. Horien bidez, subjektua den populazioari aukera zabalduko zaio bere eskubideak ezagutu eta errespetarazteko, jarduera ekonomikoa berdintasunezko baldintzetan gauzatzeko, pobretasun-egoeratik ateratzeko eta herrialdearen sistema ekonomiko-sozialeko partaide lehiakorrak izateko.

Aurrekontua: 77.154,45 €
Diru-laguntza: 41.771,03 €
Finantzazioa: Arabako Foru Aldundia
Tokiko erakundea: Association Education et Developpement (EDE)
Pertsona onuradunak: 335

Copyright 2024 Ingeniería para la Cooperación /Lankidetzarako Ingeniaritza