Carabayllo

Jangela autogestionarioetako emakumeen jabekuntza soziala eta ekonomikoa

Komunitatearen parte-hartze zabalarekin diagnostiko bat egin ondoren ondorioztatu zen beharrezkoa zela Carabaylloko emakumeen gaitasun ekonomiko eta soziala hobetzea. Udala, Emakumearen Ministerioa eta Sedes Sapientiae Unibertsitatea dira proiektuaren laguntzaileak, eta lanaren ardatzak, honako hauek:

1.- Haien trebetasun eta gaitasun tekniko-produktiboak hobetzea;
2.- Haien negozioen kudeaketa profesionala lantzea, kredituak eskuratu ahal izateko eta enpleguaren eta ahalduntze sozialaren iturria izan daitezen;
3.- Beren jardunbideak sendotzea, beren posizioa hobetu dezaten genero, giza eskubide, tokiko gaitasun eta antolakuntzaren inguruan;

Aurrekontua: 509.339,29 €
Diru-laguntza: 397.625,00 €, Lankidetzaren Euskal Agentziatik
Tokiko erakundea: Asociación Peruana para la Promoción del Desarrollo Sostenible (APRODES)
Pertsona onuradunak: 250

Copyright 2024 Ingeniería para la Cooperación /Lankidetzarako Ingeniaritza