Chalaco

Ande garaiko biztanleen hezkuntza parekidea sustatzea

Proiektuak honako hau du helburu: emakumearen rola sendotzea eta etorkizuneko emakumeak modu jasangarrian ahalduntzea. Horretarako, autonomia pertsonala ematen dieten gaitasun indibidualak lantzeko eta belaunaldien artean emakumearen aurka transmititzen den indarkeria murrizteko balioko duten prestakuntza-jarduerak eskainiko zaizkie.

Helburu hori lortzeko, Jendartearen Eraldaketaren gainean eta testuinguruaren araberako gaikuntza parte-hartzailearen gainean oinarritutako heziketa-eredu bati jarraikiz lan egingo du proiektuak, hango ikasleen irakasleei eta gurasoei begira, haiek baitira oraingo eta etorkizuneko belaunaldien erantzukizuna dutenak.

Proiektuak honako hau aurreikusten du: gaikuntza eskaintzea 50 irakasleri, 150 amari eta 150 aitari edo/eta tutoreri, genero-ekitatea sustatuko duten heziketa-molde berriak bultzatzea, jendartea sentsibilizatzea eta ikusmoldeak eraldatzea, emakumeak jendartean duen rola balioesteko.

Aurrekontua: 78.945,47 €
Diru-laguntza: 41.954,60 €.
Finantzazioa: Arabako Foru Aldundia
Tokiko Entitatea: Fomento de investigación y acción para el desarrollo (FIAD) – Universidad de Piura (UDEP)

Copyright 2024 Ingeniería para la Cooperación /Lankidetzarako Ingeniaritza