COWASAK 2-k (Community Water and Sanitation Kamonyi) 15 km hodi baino gehiago jarri ditu eta 20 m3-ko 3 ur-biltegi,
5 m3-ko 3 depositu, 3 balbula-ganbera eta 18 iturri publiko eraiki ditu.
Honez gain, 40 komun eraiki ditu baliabiderik ez duten eta zaurgarritasun maila altua duten familientzat.
Finantzaketa: Ferrovial, Gizarte Azpiegituren programa: 148.000 €
Tokiko komunitateak: 23.200 €
Caritas Kabgayi: 12.400 €
ICLI: 2.000 €
Proiektuaren zenbateko osoa: 185.600 €
Udalerria: Runda, Ngamba, Kayenzi, Rukoma eta Karamako sektoreak (Kamonyi barrutia, Ruandako hegoaldeko probintzia)
Onuradunak: 9.269 pertsona zuzenean eta 8.100 zeharka
COWASAK 2 proiektuak giza garapenari eta pobreziaren aurkako borrokari laguntzen die, Garapen Jasangarriko Helburu hauekin bat datozen ekintzen bidez: 1 (pobrezia desagerraraztea) – 2 (goserik ez) – 3 (osasuna eta ongizatea) – 4 (kalitatezko hezkuntza) – 5 (genero berdintasuna) – 6 (ur garbia eta saneamendua) – 10 (desberdintasunak murriztea) eta 17 (helburuak lortzeko aliantza)
Burutzeko epea: 12 hilabete (2023ko urtarrila – 2023ko abendua)
AURREKARIAK
Ur edangarri eza da Saharaz hegoaldeko Afrikako landa-eremuetako erronka nagusietako bat. Ruandan, herritarren % 57k bakarrik dute ur garbia etxetik 30 minutu baino gutxiagora.
Ur edangarria hirigune nagusietara hurbiltzeko lanean ari da Ruandako Gobernua. Hala ere, biztanle zaurgarri gehien biltzen den landa-eremuentzat erronka handia izaten jarraitzen du; izan ere tratatu gabeko ura hartzearekin lotutako gaixotasunak ugaritzen ari dira, higiene-ohitura txarrek jarraitzen dute eta eskola-absentismoak gorantz jarraitzen du, pobreziaren espirala handituz.
HELBURUAK
COWASAK 2 proiektuak jarraipena ematen dio Kamonyi barrutiko iparraldeko landa-komunitateen higiene eta osasun baldintzak hobetzeko sortu zen proiektuari, ur edangarriaren hornidura bideak eta hurbileko bilketa puntuak eraikiz.
Lehendik zeuden azpiegiturak birgaitzeari eta berriak egiteari esker, ur edangarria biltzeko 22 gune jarri dira etxebizitzetatik gehienez 500 metrotara.
Horrez gain, ur osasuntsuak norbanakoaren eta komunitatearen osasunean duen funtsezko eginkizunari buruz eta higiene eta saneamendu egokiak bizi-kalitatea eta giza garapena hobetzeko duen garrantziari buruz onuradunak sentsibilizatzea da proiektuaren helburua.
PROIEKTUAREN LORPENAK
- Iturri publikoen hurbiltasunak nabarmen murriztu du eskola-absentismoa.
- Era berean, familiek denbora gehiago daukate lurra lantzeko, autokontsumorako barazkiak landatzera bideratutako baratze familiarrak bultzatuz.
- Ura baldintza kaltegarrietan edateak urdailean eragiten dituen gaixotasunak ia erabat desagertu dira.
- Komunen eraikuntzak segurantza eta pribatutasuna emateaz gain, pertsonei duintasuna eman die. Kontzientziazio kanpainek ohitura higieniko-sanitarioak hobetzen lagundu dute.
- Tokiko enplegagarritasuna hobetu da, 400 lanpostu berri baino gehiagorekin.
- Lehen atalean hasitako bidearekin bat etorriz, COWASAK 2-k ikastetxeetan hilekoaren osasun eta higieneari buruzko gobernu-ekimenak indartzeko konpromisoari eutsi dio, bai materialen hornidurari dagokionez bai irakasleen prestakuntzari dagokionez.
- Komunitatearen partaidetza eta tokiko lidergoa sustatu dira. Emakumeak bereziki, ahaldundu egin dira ur-tokien kudeatzaile bihurtu baitira, eta hala, beraien diru-sarrerak eta bizi-kalitatea hobetu dituzte.
- Erkidegoko 54 sustatzaile baino gehiago trebatu dira ur, saneamendu eta higiene jardueretan (WASH, ingelesezko sigletan), eta orain erkideetan osasuna hobetzeko ekimenen buru dira.
- Proiektua osatzeko, 12 elkarteri prestakuntza-saioak egin zaizkie baratze-ekoizpen eta hazi hobetuak banatzeari buruz, honela inguruko elikadura-arazo sakonak arinduz.
ONDORIOAK
Caritas Kabgayi-k kudeatzen duen proiektu hau iraganean ur edangarririk eta saneamendurik ez zuten landa-eremuei mesede egin dien jarduera-eredu bat izan da.
Aldi berean, nazioarteko erakundeen, tokiko komunitateen eta gobernuen arteko lankidetza aldaketarako eragilea izan daitekeela erakutsi du, eta ekimen berrien eredu bihurtu da Ruandan eta beste herrialde batzuetan.
Gainera, ICLI eta Ferrovial Fundazioaren arteko konpromiso sendotu du, garapen jasangarriaren eta premia handiena duten komunitateen bizi-kalitatea hobetzearen alde. Bategite horren ondorioz, LWF (Life, Water and Food) izeneko proiektu berri bat sortu da Ruandarako. Proiektu hau 2025ean jarriko da abian, uraren eta nekazaritza-garapenaren inguruan.