Kerala

Desgaituentzako laguntza nekazaritzaren bidez

Proiektu honen helburua, adimen‑desgaituen talde bati laguntzea da, Indiako Mulavukadu ugartean, Ernakulam lurraldean, Indiako Kerala estatuan.

Proiektu honetan, bertako erakundeak duen eremu bat laboratzen da, Snehanilayam ikastetxearen ikasle ohiak diren eta ezberdineko ahalmena duten helduaren talde batentzako lan‑gunea bihurtzeko.

Snehanilayam ikastetxe honetan 125 ikasle ari dira (33 neska eta 92 mutil) eta ikastetxe‑epea amaitu eta gero, aukera berri bat izango dute lanbide bat ikasteko eta ateratako barazkiak saltzen, diru‑sarrera egonkor bat lortzeko.

Finantzatzailearengandik hartutako diru‑laguntzaz, bertako erakundeak emandakoarekin, bertako agintarien babesarekin eta bertako biztanleen egindako lanarekin batera, lortu dute eremuaren prestaketa‑lanak egitea, bai eta alboko eraikin bat egokitzea eta haziak, ongarria eta landareak erostea. Horrek izango dira  etorkizuneko komertzializazio‑prozesuaren oinarria.

 

Proiektua 2019ko Apirilean bukatu zen eta orain bertako erakundeak, langile espezializatuekin eta ikasleekin batera, kudeatzen du instalazioak.

Bertako erakunde honekin, Handmaids of the Sacred Heart of Jesus eta euren fundazioarekin Proacis batera, Indian bi proiektu eta Indonesian beste bat kudeatu ditugu, oso ondorio egokiarekin.

Proiektu honen aurrekontua guztira:       7 716 €
Hartutako diru‑laguntza:                      6 500 €
Erakunde finantzatzailea:                     La Rioja Alta SA

 

Copyright 2024 Ingeniería para la Cooperación /Lankidetzarako Ingeniaritza