PROIEKTUAREN EZAUGARRI GARRANTZITSUAK
- PERTSONA ONURADUNAK: 213 nekazari-familia, elikadura-beharrak asetzeko behar den produktua lortzen dutenak.
- JARDUTEKO EREMUA: 50 hektarea Kilte Awulaelo eskualdean (Tigray, Etiopia).
- GUZTIZKO AURREKONTUA: 187.000 €, eta horietatik 128.000 € AECID/GNLEAk (Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentzia) ematen ditu.
- KONTRAPARTEA: St Mary’s Institute, Adigrateko (Tigray) gotzaindegiaren mendekoa, Angel Olaran aitaren zuzendaritzapean.
- GAUZATZEA: 2012/2013 urteak.
AURREKARRIAK
Biztanleriaren %46k elikatze-gabeziak dauzka, eta Etiopiak lehentasun handia du Gosearen aurkako programetan. Goseteek marjinazioa eta pobrezia sortzen dituzte, eta giza eskubideak nabarmen urratzea dakarte.
Arazoaren zati bat lehorteek ekartzen dute. Bi hilabete besterik ez dituzten urtaro hezeekin, Kilte Awulaelo eskualdea erdi-basamortu bihurtu da. Bertan, biztanleriari mantenugai gutxi ematen dizkion monolaborantzak gaixotasunak eragiten ditu eta haurren heriotza-tasa handiak eragiten ditu.
ICLIk ELIKAGAIEN SEGURTASUNA AREAGOTZEKO HELBURU OROKORRAREKIN planteatu zuen proiektua, planetako eskualde behartsuenetako batean.
BERARIAZKO HELBURUAK
- Produktibitatea handitzea ureztalurren bidez.
- Ekoizpena handitzea, urtean bi edo hiru uzta lortuz.
- Era askotako elikagaiak lortzea.
- Nekazariak gaitzea eta elkartegintza sustatzea kooperatibak sortuz.
LORTUTAKO EMAITZAK
Nekazariak UREZTAKETA SISTEMA batez baliatzea, honako hauen bidez: putzu hondeatuak, putzu zulatuak eta ureztatze-kanalak, bai komunitateak eraikitako lur-presa batetik, bai noizean behin ura jasotzen duen ibai-ibilgu batean egindako barraderatik (ura birbideratzeko horma lodia) ura banatzen dutenak.
Baliabide hidrikoak eta lurraren emankortasuna kudeatzeko GAIKUNTZA eta urteko garaietara egokitutako HAZI ETA ERNAMUINEN BANAKETA.
KOOPERATIBAK, ura zentzuz eta modu koordinatuan erabiltzeko, ereiteko eta landaketak zaintzeko. Era berean, uztak bildu, merkaturatu eta soberakinak saldu behar diren unerako. Salmenta horren bidez, ekoizpen-ziklo berri bat abiaraz daiteke. Gainera, BATZORDEAK eratu dira, ureztatze-sistema horiek behar bezala mantentzeaz eta epe luzera horien iraunkortasunaz arduratzeko.
PRESTAKUNTZA Tokiko agintarien konpromisoa sistemen funtzionamendua gainbegiratzeko, bai ikuspuntu teknikotik, bai nekazari elkarteen eskubide eta betebeharren bermekotik, Nekazaritzako Kooperatiben Eskualde Agentziaren barruan.
Erakundeek konpromisoa hartu dute TALDE AHULAK, hala nola, gazte langabeak edo emakume familiaburu alargunak, elkarte horietara sar daitezen bermatzeko, eta horretarako, proiektuaren lorpen guztiez baliatu ahal izango duten herri-lurretarako sarbidea erraztuz.