Mulenvos

Emakumeen ahalduntzea eta sustapena bultzatzeko Zentro Integrala

Proiektu honen bidez emakumearen ahalduntzea bultzatu nahi da, gerra-gatazka eta honen ondorioz sorturiko gizarte-tentsioak bereziki jasan dituen eremu batean. Egoera honek muturreko pobrezia egoeran eta baliabiderik gabe utzi ditu emakumeak. Ahalduntzea eraginkorra izateko bi sektore nabarmentzen dira, alde batetik trebakuntza eta sentsibilizazioa (ikuspegi estrategikoa) eta beste aldetik osasuna (behar praktikoak). Beste ekintza batzuen artean, prestakuntza eta sentsibilizazio tailerrak antolatu dira, laguntza juridiko eta psikologikorako bulego bat osatu da, osasun laguntza eskaini da eta Emakumeen Elkarte baten sorkuntza erraztu da.

 

Aurrekontua: 503.052,36 €
Diru-laguntza: 397.279,54 €
Finantzaketa: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
Tokiko entitatea: Congregación de Hermanas Josefinas

Copyright 2024 Ingeniería para la Cooperación /Lankidetzarako Ingeniaritza