Los Rios - Ekuador

Emakumeen bidez kudeatutako garapen integraleko proiektua

Proiektu honen bidez Garapen Integraleko Programa ezarri da, baliabide ekonomiko mugatuak dituzten emakumeen eta haien familien partaidetzarekin, Los Rios probintziaren landa eremutan (Ekuador). Helburua lortu da laguntza eta euskarri instituzionala 5 arlotan emanez: etxebizitza herrikoientzako kreditua, mikroenpresentzako eta prestakuntzarako kredituak, balio etikoetan formakuntza, familientzako osasun zerbitzuak eta haurrentzako eskola laguntza. Emakumeek garapenerako tresna hauek kudeatu dituzte, talde antolakuntza eta parte-hartze aktiboaren bidez, haien egungo bizi baldintzen eraldaketaren inguruan, modu jarraitu eta iraunkorrean epe labur, ertain eta luzean.

 

Aurrekontua: 448.684,12 €
Diru-laguntza: 307.749,21 €
Finantzaketa: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
Tokiko entitatea: Hogar de Cristo

Copyright 2020 Ingeniería para la Cooperación /Lankidetzarako Ingeniaritza