Valles Cruceños

Emakume nekazarien jabekuntza beren eskubideak erabiltzeko

Proiektuak honako hau du helburu: lehendik gure lan-programetan parte hartzen ari diren emakume nekazarien talde guztien ahalduntzea sustatzea, tokiko garapenerako esku-hartzeko estrategia batean. Orain, haien gaitasun politikoak eta ekonomikoak indartzea da helburua, izaeraz estrategikoenak zaizkien beharrizanak asetzera iristeko.

Emakumeen ahalduntzea eta antolaketa sustatu nahi dira, beren eskubide sozial, politiko eta ekonomikoak egikaritzeko aukera izan dezaten, garapen integral jasangarriko prozesuak eragin ahal izateko Santa Cruz-eko hiru udalerritan.

Aurrekontua guztira: 151.024 €
Finantzatu beharreko aurrekontua: 120.000 €
Diru-laguntzak: Bizkaiko Foru Aldundia eta ICLI

Copyright 2024 Ingeniería para la Cooperación /Lankidetzarako Ingeniaritza