Mozambike, Giza Garapenaren Indizean, 189 herrialdetako 180. lekuan dago, Nazio Batuen Garapenerako Programaren (PNUD 2017) arabera.
Jaiotzean 55 urteko bizi-itxaropenarekin eta 1 000 jaio berrien arteko 67,9ko heriotza-tasarekin 2017an, biztanleriaren % 37a eguneroko 1 $ baino gutxiagorekin bizi behar du, eta egoera hori larriagoa da landa-ingurunean.
Proiektu hau gauzatzen den herrixketan, herrialdearen hegoaldeko Massaca, Mahanhan eta Mahelan, biztanleriaren ia % 100ak nekazaritza du bizibidea, iraupen-ekonomia urratuz. Emakumeek, gainera, genero-izaeraren ondoriozko arazoak jasaten dituzte: indarkeria, hezkuntzarik eza, lurra eskuratzeko zailtasuna, … nahiz eta eskubide-berdintasuna herrialdearen konstituzioan aitortuta egon.
Eskualde horretan, halaber, GIB/HIESaren intzidentzia herrialdearen batez bestekoa baino % 20 handiagoa da, mugaren hurbiltasuna dela-eta; izan ere, Hegoafrika, Zimbabwe eta Suazilandiatik etengabe lekualdatzen dira pertsonak, herrialde horietan gaixotasunaren eramaile ugari izanik.
Herrialdeko analfabetismo-indize handia (% 41,2), % 50era iristen da hegoaldeko eskualdean, 18 urtetik gorako emakumeen artean batez ere. Egoera horrek pobrezia barneratzen du, eta lehen mailako oztopoa da herrialdearen garapen sozioekonomikorako.
Proiektuak pertsona gazteen eta helduen egoerari heltzen dio; talde horrek, hainbat arrazoi direla medio, ez baitute oinarrizko hezkuntza orokorra jasotzeko aukerarik izan. Euren egoera hobetzeko, bi jarduera-ildo proposatzen dira. Alde batetik, ildo nagusia, alfabetatze-programa bat. Eta, bestetik, joskintzako ikastaro bat, proiektuaren onuradunei arlo horretako gaitasunak emango dizkiena. Horrela,
150 gaztek eta helduk (horietatik 120 emakumeak izaten) gaitasun hauek eskuratzen dituzte: irakurketa, idazketa eta aritmetika, bai eta joskintzaren trebetasuna, lanbide bezala
Aurrekontua guztira: 12.000 €
Finantzazioa: Laudioko Udala, 7.200 €
Kontrapartea: Fundaçao Encontro, 3.355 €
Laguntzailea: Mozambike Sur Fundazioa, 1.445 €
Proiektua 2019an zehar gauzatu da. Administratiboki 2021ean ixten da.