GIB-HIES eta Malariaren aurkako prebentzio eta tratamenduarekiko atxikimendua

Proiektu honen helburua, infekzio‑gaixotasunen murrizketa eta kontrola izan da (GIB‑HIES eta Malaria bereziki) Proiektua Maputo probintzian gauzatu da, hango Boane eta Namaacha landa‑herrietan gaixotasun hauek eragin handia izan baitute.

Era honetan, Fundaçao Encontro erakundeak azken urte hauetan egindako lanak jarraitzen, osasun arloko ekintzailek osotutako Khumbuka taldea sendotu da. Baliabide eraginkorragoak burutu dira, osasun arreta eta kalitatea hobetzen.

Pertsona ahulenak, GIB‑HIESekin eta malaria bezala beste gaixotasun endemikoekin bizi dira, euren egoera larriagotzen. Khumbuka taldea sendotzeaz, euren osasun‑arreta lehenetsi da.

Iritsitako lorpen nagusiak hauexek izan dira:

20 osasun arloko ekintzaile trebatuak eta landa‑komunitateetan lan‑taldeka banatuak.
370 tailer, 60 antzerki‑lan, 12 komunitate elkarrizketa eta 12 prebentzio positibo kanpaina egindakoak.
386 GIB gaixo euren etxeetan lagundutakoak, horien artean 250 emakume eta 136 gizon.
160 GIB eta 86 malaria kasu berriak identifikatuak, haien guztien aldizkako jarraipena egiten.
92 emakume haurdun seropositibo identifikatuak eta jaio aurreko zerbitzuetan bertakotuak.
48 haur umezurtz seropositibo, 6 eta 14 urte artekoak, identifikatuak eta lagunduak.

Aurrekontu osoa: 24 341 euro
Leioako Udalaren laguntza: 18 000 euro
Kontrapartea: Mozambique Sur Fundazioa

   

Copyright 2024 Ingeniería para la Cooperación /Lankidetzarako Ingeniaritza