Idjwi, 90 x 40 km-ko uhartea, Kinshasa hiriburutik 2.000 km baino haratago dago eta urruntasun horrek adierazten du daukan utzikeria, Giza Garapenen indize baxua duen herrialde baten (162. postua 169 herrialdetatik). Oinarrizko azpiegituren, sare elektriko edo eta lur komunikazio egokien gabezia dira Idjwi-ko biztanleak dituzten erronketariko batzuk.
Gai hauei ekiteko HELBURUArekin eta RAIDCOrekin batera, ikuspegi estrategiko bat garatu dugu, instalazio higieniko-sanitarioak gehitzen dituzten ur-hornidurarako eta eskolak birgaitzeko azpiegiturak eraikitzera bideratua.
Proiektuaren LEHEN FASEA, uhartearen hegoaldean dagoen Kimomo herrixkan kokatutako Nyabunyunyi ikastetxea berreraikitzearekin hasi zen. Lehen Hezkuntzako hiru gela eta plaka turkiarra eta instalazio hidraulikoa zituzten hiru letrina-bloke eraiki ziren. Saneamendurako putzu septikoa eta araztutako urak isurtzeko putzu sakona ere sortu ziren. Gainera, ur-hargune zuzen bat egin zen biltegi altu batera eta banaketa-sistema bat zentroaren barruan.
Fase honetan higieneari eta ingurumena zaintzeari buruzko sentsibilizazio-jarduerak egin ziren, baita ikastetxea kudeatzeko eta mantentzeko prestakuntza ere. Zentroko lurzatia ere oihaneztatu zen, landare-ingurunea sortzeko.
Lanak bukatzean emaitzen ebaluazioa egin zen inkesten bitartez eta toki zein hezkuntza-agintarien gogobetetasuna adierazten zuten ziurtagiriak lortu ziren. Eraikitako instalazioak Zazpigarren Eguneko Eliza Adbentistari eman zitzaizkion, eta hark konpromisoa hartu zuen irakaskuntzari denbora mugarik gabe jarraipena emateko, gutxienez 15 urtez.
Eraikitako instalazioak irakaskuntzari denbora mugarik gabe (eta gutxienez 15 urtez) jarraipena emateko konpromisoa hartu zuen Zazpigarren Eguneko Eliza Adbentistari eman zitzaizkion.
Titulua: ‘Hezkuntzaren hobekuntzarako eta pobreziaren aurkako borroka’
Lehenengo fasearen helburua: Nyabunyi ikastetxea berreraikitzea eta osasun instalazioak jartzea, bai eta higiene ohiturei eta ekosistemak zaintzeari buruzko prestakuntza ere.
Bertako bazkidea: RAIDCO
Burutzeko epea: 2021eko Azaroa – 2022ko Urria
Aurrekontua, guztira: 85.059 €
Finantzatzaileak: Udalak: Andoain (9.000 €), Irun (11.990 €), Idiazabal (14.000 €),
Zumarraga (8.000 €), Errenteria (7.196 €), Deba (5.000 €), Lazkano (1.500 €) eta
Olaberria (3.618 €); Enpresak: Irizar S. Coop. enpresak. (7.000 €) eta Orona S. Coop. (2.200 €). ICLIren funts propioak.