‘Indarkeria jasan duten, sufritzen ari diren edo jasateko arriskuan dauden emakumeen aldeko programa’
Proiektuak, tresnak eta baliabideak eskaini dizkie beraien bete-betezko eskubidean, indarkeria egoerak gainditu eta autonomia ekonomikoa lortzeko.
Finantzaketa: Getxoko Udala: 26.678 €
Partzuergoa: ICLI (Lankidetzarako Ingeniaritza) eta Pertsonalde.
Kontrapartea: Coprodeli (16.423€).
Proiektuaren zenbateko osoa: 43.100 €
Udalerria: San Luís, Pisco, Chincha eta Ica barrutiak (Ica eskualdea, Peru).
Onuradunak: Indarkeria motaren bat jasan duten, jasaten ari diren edo jasateko arriskuan dauden 100 emakume.
Burutzeko epea: 12 hilabete (2023ko urtarrila – 2024ko urtarrila).
ICA ESKUALDEAREN TESTUINGURU OROKORRA
Biztanleria analfabetoa: % 2,4 – % 3,4 emakumeetan –
Ur edangarriaren sare publikoa: %74 (eskura daukate)
Saneamendu-zerbitzuak: %77 (erabiltzen dituzte)
Argiteria elektrikoa: %91 (badaukate)
Batez besteko diru-sarrera familiarra: 200$/hilabeteko
Esku hartu duten barrutietan, 2007.ean etxeak, ospitaleak eta eskolen %75 suntsitu zituen lurrikara handiaren ondorioz, pobrezia poltsak daude. Eskualdeak, oraindik asko geratzen zaion berreraikitze geldo baten dirau.
Kezkatzeko beste arrazoi bat mendilerrotik aukera bila ihesi doazen pertsona taldeek eragindako lur inbasioa da. ‘Giza kokagune’ hauek infraetxeetan ezartzen dira, zaurgarritasun osoko baldintzetan.
AURREKARIAK
2019ko Inkesta Demografiko eta Osasun Familiarraren arabera, emakumeen % 53k adierazi dute beren bizitzan noizbait bikotekidearengandik indarkeria motaren bat jasan dutela, bereziki fisikoa. 2021eko lehen 8 hilabeteetan, emakumeen aurkako indarkeriaren 3286 kasu erregistratu ziren, Emakumearen eta Biztanleria Zaurgarrien Ministerioaren (MIMP) AURORA programaren datuen arabera; 2020 osoan bildutakoak baino % 7 gehiago.
Honela banatzen dira 3286 kasu hauek:
Indarkeria psikologikoa: %46
Indarkeria fisikoa: %40
Sexu-indarkeria: %14
2020an, 1620 kasu artatu zituzten eskualdean, eta Chincha eta Ica departamenduak izan ziren gehien errepikatu zirenak.
Horren guztiaren aurrean, Coprodelik, 30 urte baino gehiagoko esperientzia izanik inguru horretan, ekintzara pasatu eta Pro Mujer proiektua garatzen du, indarkeria jasaten duten edo egoera ahulean dauden emakumeei laguntzeko asmoz, laguntza, orientazio eta jarraipen prozesu baten bidez, MIMPrekin aliantzan.
HELBURUAK
Proiektua bi helburu handiren inguruan egituratu da:
- Autolaguntzako elkarteak sendotzea: Emakumeentzako 8 autolaguntza elkarte ezarri ziren.
- Bizitza-proiektuaren garapen integrala: Ica eskualdeko 100 emakume kalteberentzat, arlo hauetan: familia edo harremanak, osasuna, eskubideen kontzientzia, autonomia ekonomikoa eta humanismo kristaua.
Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak errotik kentzeko helburu orokorrarekin.
Auto-laguntza elkarteak pobrezia larrian dauden, hezkuntza maila baxua duten eta lan aukera gutxi dituzten emakumeei zuzenduta daude. Janari-otzaren banaketa, arroparen dohaintza, enplegu-programa eta aurrezkia, kreditua eta inbertsioa sustatzeko prestakuntza kudeatzen dituen laguntza sare oso bat dute.
EGINDAKO JARDUERA NAGUSIAK
- Agintariekin koordinazioa: Eskualde eta tokiko mailan, eta baita beste erakunde batzuekin ere, hala nola CEM (Emakumeentzako Larrialdi Zentroa) edo CSMC (Komunitatearen Osasun Mental Zentroa).
- Sentsibilizazioa: ‘Emakumearen aurkako indarkeriaren borroka’ lelopean, kontzientziazio hitzaldiak egin ziren CEMekin elkarlanean.
- Trebakuntza: Elkarteen arduradunek, astero bizitza proiektuaren inguruko prestakuntza jaso zuten.
- Laguntza pertsonalizatua: Monitoreak etxez etxeko bisitak egiten zituzten, kasuak gertutik ezagutzeko eta emakumeei etengabeko laguntza eskaintzeko.
- Laguntza humanitarioa ematea: Onuradunek elikadura laguntza jaso zuten hamabost egunean behin, elkarteetan etengabe parte hartzeko pizgarri gisa.
- Autonomia ekonomikoa sustatzea: “Tamboak” edo mikro banku kolaboratiboak sortu ziren, emakumeei aurrezteko eta interes-tasa baxuko maileguak eskuratzeko aukera emanez.
Programa arrakastatsua izan da eraginkortasunari eta beharretara egokitzeari dagokionez. Iraunkortasuna komunitatearen eta tokiko erakundeen etengabeko lankidetzaren bidez ziurtatzen da. Hobetu beharreko alderdi gisa, azpimarratzekoa da lan- eta ekintzailetza-aukera gehiago sortzea komeni dela.
ONDORIOAK
Proiektuak aurrerapauso handia eman du Ica eskualdean indarkeria arriskuan dauden emakumeak ahalduntzeko bidean. Erkidegoaren laguntzaren, trebakuntzaren eta autonomia ekonomikoaren sustapenaren konbinazioaren bidez, onuradunen bizi-kalitatea hobetzea eta garapen iraunkorrerako oinarriak ezartzea lortu da.