Kivu Sur

Lehen hezkuntzako eskola eraikitzea

Muturreko pobreziaren aurkako Borroka, hezkuntzaren eta osasunaren bidez. Nyabunyunyi lehen hezkuntzako eskolaren eraikuntza.

Sarrera

ICLI ur-horniduran zentratutako esku-hartzeetan ari da lanean 2003tik Idjwi uhartean, Hego Kivuko lurraldean, Kongoko EDko probintzian.

Hasieran, Mariaren Lagundiarekin lankidetzan aritu ginen. Ordena hori, uhartean ezarri eta irakaskuntzan jarduten zuen, egun haietan Maite Iceta moja donostiarra zuzendaria zelarik. Maitek erretiroa hartu zuen 2011n, eta horren ondorioz proiektu-jarduera txikitu eta eskola- eta unibertsitate-beken programa bat izatera murriztu zen.

2014an, Leonard Bahati apaiz kongoarrak sortutako RAIDCO gobernuz kanpoko erakunde lokalarekin elkarlanean hasi ginen. Leonard zuzenbidean trebatu zen Espainian, eta bere garaian Donostian bizi izan zen. Gaur egun Bukavun bizi da, Hego Kivuko eta Idjwi lurraldeko hiriburuan, eta bertatik zuzentzen du RAIDCO.

Jarduera azkartu egin da 2018tik aurrera, garapenaren funtsezko zutabetzat jotzen ditugun ur-horniduraren eta hezkuntzaren arloetako hainbat proiekturen bidez.

Hezkuntza-proiektuen barnean, eskola-, lanbide-heziketako eta unibertsitate-mailako beka-programa bat mantentzen da, eta hezkuntza-azpiegituretan lan egiten da, ur-hartunea duten eskolak eraikiz eta instalazio higieniko-sanitarioak hornituz.

2023an amaitu dugu Nyabunyunyi lehen hezkuntzako eskolaren eraikuntza, KIMOMOko barrutian, Idjwi uharteko Mpene, Chefferie Ntambuka elkartean.

Testuingurua:

Biztanleriaren %90ak bizi duen muturreko pobrezia zerbitzuen azpiegitura faltaren ondorioz da, ez baitago errepiderik ezta sare elektrikorik ere. Duten ura ICLIk eman die 2003tik, uhartearen erdian dauden mendietatik grabitatearen bidez banatuta.

Zazpigarren eguneko eliza adbentistaren jabetzapean dagoen Nyabunyunyi eskola hondatuta zegoen 2020an. Mpene herrixkan lokatutako Kimomon zegoen, eta ez zuen urik. Komunen egoerak arrisku nabarmena zekarren ikasleen eta irakasleen osasunerako.

2021ean gure tokiko bazkideak etxez etxe egindako inkesta batek emandako datuen arabera, KIMOMO eremuan 3.350 pertsona bizi dira, biztanleriaren %50 emakumeak dira eta biztanleriaren %50 baino gehiago 16 urtetik beherakoak dira.

Aurrekariak:

Nyabunyunyi lehen hezkuntzako eskola bi fasetan eraiki da:

2021eko azaroaren eta 2022ko urriaren artean, 1. fasea egin zen: hiru gelatako modulu bat eraiki zen Lehen Hezkuntzako lehen mailetarako, eta hiru komun modulu Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta irakasle guztientzako.

Ur-hartune bat jarri zen banaketarako biltegi garai batekin, eta hobi septiko bat ur beltzak putzu beltzera isuri aurretik bildu eta dekantatzeko.

Proiektua

2. fasea proiektu berri baten bidez garatu zen, 2022ko abendutik 2023ko abendura: hiru gelatako bigarren modulu bat, administrazio bulego txiki bat eta hilekoan zehar ikasle eta irakasleei arreta emateko higiene eta osasun gela bat eraiki ziren.
Honela, proiektuak Nyabunyunyi lehen hezkuntzako eskolaren eraikuntzaren amaiera eta hilekoa normalizatzeko jarduerak jorratu zituen, emakumeei gizartean egotea eta gizonekiko eskubide-berdintasuna eragozten dien tabuak baztertzen laguntzeko.

Proiektuak 97.473 €-ko aurrekontua izan du, 87.444 €-ko ekarpenarekin eta tokiko komunitateak egindako lanen 10.029 €-ko laguntzarekin.

Funtsen ekarpena udal hauen diru-laguntzei esker egin da:Irun (2022ko deialdia): 13.692€, – Andoain 10.000€, – Donostia 11.250€, – Olaberria 5.000€, – Irun (2023ko deialdia): 14.254€- – Errenteria 10.000 €, – Astigarraga 5.000 €, – Idiazabal 7.800 €, – Lazkao 1.500, – Zumarraga 3.000 €;

Irizarren S.Coop -ren laguntza ere izan dugu 3.500 €-rekin.

   

Hezkuntza-komunitateari eta inguruko emakume-elkarteei egindako inkesten bidez osatutako proiektuaren azken ebaluazioak, 10etik 9ko nota jaso du, eta honako hauen zorionak eta eskerrak jaso dira: Chefferie-ko burua, zazpigarren eguneko eliza adbentistako artzaina, Kimomo-ko biztanlegoaren burua, EPSTko Idjwi 2 hezkuntza-dibisioko burua eta hezkuntza-komunitate osoa.

Esku hartzen duten eragile guztiei esker, 500 haurrek instalazio bikainak eta osasungarriak dituen eskola bat dute, beren hezkuntzan eta pertsona gisa duten etorkizunean lagunduko dien kalitatezko irakaskuntza egiteko.

 

Copyright 2024 Ingeniería para la Cooperación /Lankidetzarako Ingeniaritza