Yamoussoukro

Pobrezia-egoeran edo HIESak jota dagoen populazioaren osasuna eta nutrizioa hobetzea

Proiektuak, 2017an aurkeztu eta onartu zenari jarraipena emanez, Yamoussoukro eskualdean pobrezia larrian dauden herritarren osasun-arreta hobetzen jarraitzea du helburu, azken urteetako krisi sozio-politikoaren ondoren egoera larrian baitago.

Lehentasuna ematen zaie, batez ere, HIES gaitzak jota daudelako ahultasun-egoeran dauden umeei, emakumearen ahalduntzeari, eta jendarte zibilaren indartzeari, hala, ekitatea sustatzeko, gehiegikerien aurka borrokatzeko eta herritarren osasun-egoera eta ingurumenaren babesa hobetzeko.

Aurrekontua: 205.722,54 €
Diru-laguntza: 114.740,86€ €.
Finantzazioa: Gipuzkoako Foru Aldundia
Tokiko erakundea: AIFUP (Association Ivoirienne pour la Formation Universitaire et Professionnelle)

Copyright 2024 Ingeniería para la Cooperación /Lankidetzarako Ingeniaritza