Jacmel

Bizi baldintzak hobetzea basoberritzearen eta animaliak haztearen bidez

Familia-ekonomiaren oinarriari hasiera ematea da helburua, familiek beren garapenean eta inguru geografikoan duten partaidetza areagotuz. Horretarako, Marbial-eko udalerriko basoak berreskuratu nahi dira, bertako 45.000 zuhaitz jarriz (zedroa, kafea eta melina). Ekimen hori umeentzako bekak lortzearekin lotuta dago, familia horiek lortutako beka bakoitzeko 300 zuhaitz landatzeko konpromisoa hartu behar baitute. 150 ume daude inplikatuta. Beka horiek bigarren aldiz emango dira baldin eta landatutako zuhaitzen % 80 aurrera ateratzen badira lehenengo urtearen bukaeran. Bigarren ekintza-lerroa da oilategia jartzea. 100 oilo arrautzari eta 120 oilo errule jarriko dira, eta oiloak mailegatzeko kate bat sortuko da, non oiloa eta bere txitak itzuliko diren. Programa 40 familiarekin hasiko da. Proiektuaren alderdi bat da prestakuntza ematea familiei landaketak egiteko eta oiloak hazteko.

Aurrekontua: 30.878 €.
Finantzatu beharreko aurrekontua: 26.667 €.
Diru-laguntzak: Irizar L. E.; Errenteriako eta Hondarribiako (Gipuzkoa) udalak; ICLI.
Tokiko erakundea: AFAM

Copyright 2024 Ingeniería para la Cooperación /Lankidetzarako Ingeniaritza