Nkanga, Likasi

‘Nkangaren osasun-egoera hobetzea, kontsultategi berria eraikiz eta hornituz’

Proiektu honi esker, kontsultategi berri bat eraiki eta hornitu da Nkangan (Likasi, Kongoko Errepublika Demokratikoa – KED), 1030 familiaren osasun-beharrei erantzuteko. Kontsultategian amatasun-eremua eta laborategia ere badaude.

AURREKARIAK

Proiektua Nkangako bizilagunen eta ondoko komunitateen laguntza egoera eskasaren aurrean sortu zen, larrialdi txikiak eta herritarren gaixotasun arruntak artatzeko osasun zentro berri bat eraikitzea derrigorrezkoa baitzen.

Nkanga KEDko naturaren erdian dagoen herrixka bat da, edozein zibilizaziotik urrun dagoena. Ez dago argi elektrikorik eta garestiak direlako ez dute kandelarik ere erabiltzen. Iluntzen duenean, oheratu egiten dira. Hurbilen dagoen linea elektrikoa 2 kmtara dago.

Biztanleriaren %87,7 pobrezia‑atalasetik behera bizi da’

Testuinguruan jartzeko, Kongoko Errepublika Demokratikoa munduko lurralderik pobreenetako bat dela aipatu behar da. Giza Garapenaren Indizearen arabera, 2019an Kongoko Errepublika Demokratikoa, 189 herrialdetako 175. postuan kokatzen zen. Egoera hori, neurri batean, nazioa suntsitu duten gatazka ugariek azaltzen dute, turismoa erabat hondatuz. Emakumeen % 44k eta gizonen % 22k ez dute inolako diru-sarrerarik. Aberastasunaren banaketak desberdintasun handiak erakusten ditu. Giza eskubideen urraketa etengabea da eta, bereziki, emakumeei eta haurrei eragiten die.

Nekazaritza da oraindik ere herrialdeko eragile ekonomiko nagusia, nahiz eta landu daitekeen azalera % 3 baino handiagoa ez izan. Gaur egungo industria teknologikoak asko eskatutako mineralak, kobrea edo kobaltoa barne, gehienbat Txinara, Indiara edo Europara esportatzen dira tratatzeko, lehiakor ez litzatekeen bertako ekoizpenaren ahalegin guztiak deuseztatzen.

Nkangako labore nagusia artoa da gehien bat, bai eta zerbait manioka eta babarruna ere. Bizirauteko nekazaritzan aritzen dira, jateko bidezkoa dena bakarrik, eta horrek gosete etengabeetara kondenatzen ditu ezbeharrak sortzen diren bakoitzean. Kalkuluen arabera, 16 milioi pertsona inguru bizi dira elikadura-segurtasunik gabe herrialde horretan, eta egoera hori areagotu egiten da sortu diren, eta elikagairik eta zainketarik ez duten, arrisku-talde ugariengana: errefuxiatuak, neskato‑amak, haur‑soldaduak, umezurtzak eta abar.

‘Lehen hezkuntza ez da ez doakoa ez unibertsala’

Hori dela eta, sistemak haur asko kanporatzen ditu. UNICEFek, Gobernuarekin batera, lan egiten du irakaskuntza unibertsalizaziorantz bideratzeko. Oraindik asmo hori ez dute lortu eta horretarako bide luzea geratzen da ere.

Helduen % 43 ez dago alfabetatuta, eta Lehen Hezkuntzan sartzen diren haurren % 45ek ikasketak amaitu gabe bertan behera uzten dituzte.

Nkangan lasai bizi da. Putzu batetik lortzen dute ura eta euren lehen hezkuntzako eskola berriaz harro daude. Lekaime talde batek familia galdu duten zaharrak zaintzen ditu, txikienek irakurtzen eta idazten ikasten dituzten bitartean …

PROIEKTUAREN HELBURUAK

  • Garapen Jasangarriaren Helburuaren (GJH) arabera, hau da, guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea, garapen pertsonala eta komunitarioa bultzatzea da lehenengo helburu orokorra.
  • Garapen Jasangarriaren Helburuaren (GJH) arabera, hau da, genero-berdintasuna, emakumeak eta umeak sustatzea, berdintasun eraginkorrean da bigarrena.

Gizonen eta emakumeen, bai eta landatarren eta hiritarren arteko ezberdintasun handiei aurre egiteko lehen pauso bat, osasuna zaintzeko euren aukera berdina bermatzea da. Helburu horretarako eraiki da kontsultategi berri hau. Emakumeen kasuan, osasun zaintza horrek, euren berezitasun bat den amatasuna, hartu behar du kontuan.

Kontsultategi berriak honako arlo hauek ditu: pazienteentzako bi areto, itxaron-gela bat, osasun-langileentzako bulego bat, erditze-gela bat eta analisi klinikoetarako laborategi txiki bat.

PROIEKTUAREN FASEAK

Finantzaketa lortzearen baldintzapean izan dira faseak.

1. FASEA: Eraikinaren eta instalazioen eraikuntza, bai eta laborategiko ekipamendua ziren lehenengo fasearen helburua.

Etapa honetan, eskolarako eta kontsultategirako ura eta energia elektrikoa, metro gutxitara dagoen komentuko instalaziotik ekartzen da, bereko horniketa geroko 4. faserako uzten.

Lehenengo fase honetan eskatutakoa baino emandako diru-laguntza txikiagoa zenez gero, proiektua birformulatu egin behar izan zen, eraikina bakarrik barne hartzen.

Burutzeko epea: 9 hilabete (2022ko apirila – 2022ko abendua)
Erakunde finantzatzailea: Gernika‑Lumoko Udala
Jasotako diru-laguntza: 3.892 €
Kontraparte: Goikouria Fundazioa

2. FASEA: Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialean (COAVN) diru‑laguntza ere gehitu zitzaion eraikinaren eraikitzeari, bigarren fasea osatzen.

Burutzeko epea: 7 hilabete (2022ko ekaina – 2022ko abendua)
Erakunde finantzatzailea: COAVN, Bizkaiko Ordezkaritza
Jasotako diru-laguntza: 1.500 €
Kontraparte: Goikouria Fundazioa

3. FASEA: Fase honetan, Nkangaren kontsultategi berrirako aurreikusitako ekipamendua erosi eta instalatu zen, amatasun-eremua eta laborategia zituena. Horretarako, Erandioko Udalak diru‑laguntza eman zuen.

Burutzeko epea: 8 hilabete (2022ko maiatza – 2022ko abendua)
Entitate finantzatzailea: Erandioko Udala
Jasotako diru-laguntza: 8.000 €
Kontraparte: Goikouria Fundazioa

4. FASEA: Laugarren fase hau hasi berria da eta uraren eta energia elektrikoaren hornikuntzaz aritzen da.

   

 

Copyright 2024 Ingeniería para la Cooperación /Lankidetzarako Ingeniaritza