Maputo

Osasuna eta haur-hezkuntza hobetzeko kirol sustapena

Proiektuak ideia hau du oinarri: OSASUN FISIKO ETA MENTALERAKO ESKUBIDEA baliaraztea herrialdeko talde ahulenetako bati: umezurtz eta abandonatutako neska‑mutilei.

Mozambikeko hegoaldeko landa-ingurunean kokatzen da proiektu hau, Sagrados Corazones eta Maputoko Casa do Gaiato (umezurztegi-eskola) umezurztegietan.

Bi umezurztegietako 134 barnekoei, 34 neskei eta 100 mutilei , 9 eta 17 urte bitartekoak, zuzendu zaie jarduerak. Zeharka, 518 pertsonei egin die mesede.

Kirolaren, osasunerako hezkuntzaren, nutrizio-laguntzaren eta ohitura osasungarriei buruzko sentsibilizazioaren bidez, balioak transmititzen eta kolektiboaren garapen sendoari lagunduko dioten portaera-jarraibideak sortzen saiatu da.

PROIEKTUAREN GERTAERA NAGUSIAK:

  1. Kirol taldeetako entrenatzaileei balioak transmititzen laguntzen dieten ereduetan prestatzea.
  2. Talde bakoitzeko kideak balioetan prestatzea.
  3. Astean entrenamenduak egitea.
  4. Barne txapelketak egitea.
  5. Egoera ahulenean dauden haurren elikadura indartzea.
  6. Entrenamendu eta txapelketetan balio eta jarrera positiboak ezartzen diren begiratzea.

Burutzeko epea: 2021-12-01etik 2022-11-30era

Aurrekontua, guztira: 33.516 €

Galdakaoko Udalaren diru-laguntza: 3.954,89 €

Kontrapartea: Mozambike Sur Fundazioa

 

   

 

Copyright 2024 Ingeniería para la Cooperación /Lankidetzarako Ingeniaritza