Ura izateko giza eskubidearen hedapena

Ura izateko giza eskubidearen hedapena Groupement Mpene-ko 5 herrixketan,
Idjwi uhartean
(3.2 fasea)

2010eko uztailaren 28an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak ebazpen historiko bat hartu zuen “edateko ura eta sameamendua izateko eskubidea, bizitzaz erabat gozatzeko giza eskubide funtsezko bezala” onartzean.

AURREKARIAK

ICLIk eta RAIDCOk (tokiko bazkide gisa) proiektu bateratu bat jarri zuten martxan 2019an, jardueraren xede diren 5 herrixketan bizi diren 18.000 lagun ingururi edangarria den ura eramateko. Herrixka horiek Idjwi irlako Groupement Mpene-n daude (Kivu Sur – Kongoko ED).

Proiektuaren 1. eta 2. faseak 2020 eta 2021 urteen artean gauzatu ziren, horien ondorioz 1,78 l/s-ko emaria zuten hainbat iturburu egokitu ziren eta zegozkien dekantagailuak eraiki, 5 m3-ko biltegi biltzaile bat, 50 eta 25 m3-ko bi banaketa-biltegi jarri eta 50 m3-ko edukiera zuen tanga konpondu zen.

Horrez gain, ura erabiltzen duten familien elkartea (AFUEMPE) sortu zen, hornidura-sistema kudeatzeko eta kontsumoaren bidez jasangarritasuna bermatzeko, familiei jabetza-sentimendua eraikitzeko modu gisa.

Menditik ura ekarrita, 0,2 l/s 8 orduz-ko ur jarioa lortu zen 15 iturri publikotan, 4 iturri osasun zentro eta eskoletan, eta 31 hartune pribatu erregularizatzen kontagailuz.

Hala ere, sarearen hazkunde-aurreikuspenek, iturri berriek eta herritar guztiengana iristeko iturri kopuruen hazkundeak berriz ere hornidura-eskasia eragin zuen.

Hori dela eta, 2022an proiektuaren 3. FASEA hasi zen, honela egituratuta:

3.1 fasean (2023aren amaierara arte) 2,17 l/s-ko emaria duten 3 iturburu berri; talde baztertuentzat 50 m3-ko biltegitik gora 2 iturri berri, eta 50 eta 25 m3-ko deposituen arteko zuzeneko konexioa ibaian behera banaketa bermatzeko eraiki dira. Kinyabuguma ikastetxean higiene- eta osasun-gela bat eraikitzea ere aurreikusten da, hileko-higienearen kudeaketaren bitartez eta eskola-kolektiboan zein biztanleria orokorrean normalizazioaren bitartez, nesken eta irakasleen ahalduntzean laguntzeko.

3.2 fasean (2023ko Uztaila-Urria), 50 m3-ko banaketa-biltegi berria eta 1.262 ml-ko hodia jarriko dira.

Lan hauen bidez, iturburu berriek sortzen duten ur-soberakina bildu eta ibaian behera banatu nahi da.

Fase horietan ezarritako helburuak betez, aurrera egin dugu Idjwi uharteko uraren, osasunaren eta hezkuntzaren aldeko giza eskubideen defentsan, muturreko pobrezia-egoeran bizi baitira uharteko biztanleak.

2023ko azaroan hasi zen 3.3 fasea, iturri publiko berriak eta ura biltontzietatik iturrietara banatzeko 5,5 km-ko sarea eraikitzeaz arduratuko dena. Sistemaren jasangarritasuna bermatzen ere saiatuko da, AFUEMPE elkartea indartuz.

1. eta 2. faseek eta baita 3.1 faseak ere, zeharkako jarduerak dituzte, higienearen eta ingurumenaren arloko sentsibilizaziora eta emakumea ahalduntzera bideratuak, tokiko gizartean hilekoa normalizatuz.

AURREKONTUA GUZTIRA (3.2 fasea): 36.262 €
Hondarribiko Udala: 15.000 €
Mamoré Fundazioa: 10.000 €
Tokiko komunitatearen lana: 6.200 €
ICLI: 5.062 €

Copyright 2024 Ingeniería para la Cooperación /Lankidetzarako Ingeniaritza