‘Sonrisa sana, vida plena’

‘Sonrisa sana, vida plena’

Izenburua dauka, ICLI-k UN Etxeak (UNESCOren Euskal Herriko Elkarteak) antolatutako ‘Dame 1 minuto de’ nazioarteko lehiaketan aurkestutako film laburrak. Lehiaketa hau, XIV. edizio hontan OSASUNAri eskainia dago.

Fundación Mozambique Sur-ekin elkarlanean egindako lan hau FINALISTA gertatu da beste 14 lanekin batera, Azken emaitza 2024ko martxoaren 15ean ospatu zen sari-banaketan eman zen ezagutzera.

Ekitaldian, antolakuntzako pertsonaia nagusiak izan ziren, eta baita ere Getxoko Udaletxeko erakundeak; izan ere bertako egoitzan, Muxikebarrin, izan zen ekitaldia. Era berean, jende asko etorri zen.

15 film labur finalistak osorik ikusi ziren ekitaldian. 4 lan irabazleek ELA, nahigabeko ahanztura, gaixotasun arraroak eta malaria bezalako errealitateak agerian utzi zituzten bideoak aurkeztu zituzten. Zorionak guztioi!

‘Sonrisa sana, vida plena’-k  aho-hortzetako higiene egokia mantentzearen garrantzia jasotzen du minutu bakar baten, osasun orokor on baterako funtsezko osagai gisa. Mozambikeko Casa do Gaiato umezurztegiko eta Massaca herrixkako haurrek hartu dute parte bideoan.

IKUSI BIDEOA

Utzi erantzuna