Proiektuak, Boane nekazal barrutiko (Maputo probintzia, Mozambike hegoaldean) 6 herrixkako 165 emakumeren nekazal eta ingurumenaren inguruko trebakuntza ahalbidetu du, lehorte garaietan iraunkorrak diren laborantzen heziketa sustatuz eta baso-berritze politikak ezartzen dituzten ingurugiroaren aldeko sentsibilizazio eragile eginkizuna areagotuz.
Onura zuzena jaso duten biztanleria: 990 pertsona. 545 emakume eta 445 gizon, 660 adingabeko eta 330 heldu.
Finantziazioa: Leioako Udala: 18.000 €
Kontrako alderdia: Fundaçao Encontro y Fundación Mozambique Sur: 7.900 €
Epemuga: 2021-ko Abenduak, 2023-ko Urtarrila.
AURREKARIAK
Mozambikek, guztira 189 herrialdeetatik, 181. tokia dauka Giza Garapenaren Indizean PNUD-ren 2020.eko azken txostenaren arabera (Programa de Naciones Unidas para el Desarrollo). Biztanleriaren %74-a, eguneko 2$ baino gutxiagorekin bizi da.
%80-a baino gehiagok, herrialdea sarritan akitzen duten lehorte eta uriola-aldien men dagoen nekazaritzan jarduten dute. Egiturazko txirotasun honi etengabeko lehorte bat batzen zaio, gehien bat herrialdearen hegoaldean. Azken urteetako pandemiak, areagotu egin du berez zaurgarriagoak diren emakumeen eta haurtzaroaren egoera zaila.
Txirotasunaren feminizazio arrisku egoera nabari honen aurrean, emakumeak beraiek dira antolatu izan direnak, bizi-baliabideak eragozten dizkieten arazoei erantzun bateratu bat emateko. Honela, orain dela 4 urtetik gaur egunera, bertan errotze sakona duen Casa do Gaiato de Maputo elkarteak, ekoizpen gaitasuna hobetzeko eta egur-salmentari eta suteak direla eta oso kaltetua dagoen ekosistema berreskuratze ahaleginetan, lanean hari da.
Proiektuak osoko ekintza ekarri du: Heziketa, euskarri teknikoa, talde lana eta genero ikuspuntua.
‘Emakumearen familia-indarkeria, menpekotasun soziala eta heziketan bereizketa, Mozanbike hegoaldean‘
Gaiato de Maputo etxea 1991. urtean ezarri zen Monzanbiken. Sorreratik izan du bere lehentasunetan emakumea bere genero azaro espezifikoen aurrean zaintzea.
Jadanik 2002.ean, bere koordinazio pean, ama taldeburu talde bat sortu zen, landa-eremuan aurre egin behar dituzten arazo amankomunetaz jarduteko.
Gutxika beraien jarduera areagotu zuten VIH-SIDA-ren aurkako sentsibilizazio kanpainetan parte hartuz, haurtzaroko eskolekiko sustapenetan edo eta garbitasun ohituren zabalkuntzan. Denborarekin, eta zailtasun ugariri aurre eginez, eredu bihurtu dira komunitate guztiarentzat, eta ez emakumeentzako bakarrik.
PROIEKTUAREN EKINTZAK
Proiektuan parte hartzen duten amak, zaurgarrienak dira baina aldi berean biztanlegoan aldaketa handiagoak sortu ditzazketeenak.
Hauek dira egindako ekintzak:
- 120 orduko trebakuntza 12 hilabeteetan banandua. Bereziki praktikoa izan den prestakuntza honek, lehorte sasoietan laborantza gaitasuna indartzea izan du helburu.
- 3 hektarea-dun laborantzarako lursaila prestatzea.
- Hasiak eta laborantza tresnak banatzea eta eguzki-energiaz dabilen motor-dun tantaz tanta ureztatzen duen sistema ezartzea.
- Batata gozoa eta manioka bezalako ur gutxi behar duten barazkien landatzea.
- Komunitatearen haztegia 80 m2-tan handitzea.
- Proiektuan barne dauden familien 5 urte baino gutxiago duten gazteen hilabeteroko pisu eta garaiera kontrola.
‘Ukrainako gatazkak areagotu egin du jadanik inflazio gorakorra zuen testuingurua’
Omikron bariantea bat-batean sartu zen proiektua garatzen hari zen garaian eta hiriburuan gorakada zorrotza izan bazuen ere, ez zuen horrenbesteko eragina izan landa-tokietan ez eta proiektuaren egitarauan, aire librean betetzen hari bait zen.
Aldiz, Ukrainako gatazkak izan du eragin zuzena oinarrizko ekoizkinenen salneurrietan, partehartzaileei nekazal emankortasuna areagotzera behartuz.
Baieztatu dezakegu, beraien lanak emakume hauen eta beraien familien elikagai asurantza bermatu duela, eta aldi berean sute arriskua murriztu duela lursailen garbiketa lanei eta ingurumenaren zainketa eta prebentzio sentsibilizazio ekintzei esker.
Azpimarratu behar da biztanlegoak gero eta ardura gehiago daukala beraien habitata zaintzean. Izan ere, ekintzaile hauen eta hezkuntza-agintarien ahaleginez lortutako ingurumenari buruzko kontzientzia, gero eta emaitza nabarmenagoak lortzen hari da, suteen kontrolean, birziklatze edo oihaneztapena bezalako jarduera jasangarrien garapenean.