Irailean, denok eskolara!
#zurelaguntzairribarrebatengatik esaldiak, orain hasiko den eta itxaropena ekarriko duen kanpaina hau izendatzen du; izan ere, ZURE LAGUNTZAK funtsezko zeregina du Ruandako haur eta gazte kaltebera horiei irribarre bat ateratzeko.
Kabgayin gaude, Hegoaldeko Probintzian, Kigali hiriburutik 40 bat kilometrotara.
Kabgayin aberastasunik ez dago, irribarrerik bai baina, eta han ari da Caritas haurtzaro ahulenaren hezkuntza laguntzen. ICLIk Kabgayiko Caritasekin, duela hamarkada bat, lan egiten du, “Lehen eta bigarren hezkuntzarako biztanleria ahularentzako eskola-laguntza“ izeneko proiektuan. Proiektu hori, batez ere, Bilboko Udalak finantzatzen du, bai eta, urte batzuetan, Portugaleteko eta Erandioko Bizkaiko udalek, eta jada desagertutako UPV/EHUko langileen % 0,7ko Elkartasun Funtsak ere. Ruandan, LEHENENGO HEZKUNTZA DOAKOA DA, nahiz eta familia ahulenek gastu batzuek euren gain hartu ezin. Bigarren hezkuntza, derrigorrezkoa ez denez, osorik ordaindu behar dute.
Urte hauetan zehar, ikasgelak irribarrez bete ditugu, ehunka haur eta gazteri euren lehen eta bigarren hezkuntzako ikasketetan lagunduz. Laguntza hori gabe, ez zuten aukerarik izango. Hala ere, aurten, lehen hezkuntzako 50 ikasle eta bigarren hezkuntzako 66 ikasle programatik kanpo geratuko dira, finantzazio nahikorik ez dutelako. Euren etorkizuna gure esku dago!
Caritasen arabera, hau da BEKA BATEN KOSTUA:
- Lehen hezkuntza: 53 € ikasle batentzat urtero
- Bigarren hezkuntza: 257 € ikasle batentzat urtero
Bigarren hezkuntzaren aldea, gehienbat, matrikula-kostuetan datza, lehen hezkuntzarako doakoa baita. Gainerakoak, ondorengo elementuen horniketarako izango lirateke: uniformea, oinetakoak, eskolako eta higieneko materiala eta osasun‑mutualitatearen estaldura.
Nola lagun dezaket?
Errazena zure dohaintza web gunearen bidez bideratzea da: https://icli.ong/eu/zer-egin-daiteke/#emaitza. Dakizunez, ZURE LAGUNTZAK DESGRABATZEN DU. Emaitzaren prozesuan “Ruandarako hezkuntza” adieraziz, zure ekarpenaren helburua zein den jakinaraziko diguzu. Zure datu fiskalak eta helbide elektroniko bat ematen badizkiguzu, Dohaintza Ziurtagiria bidaliko dizugu. Horrez gainera, ikasturtearen bilakaeraren berri izango duzu.
Kanpaina hau IRAILERA ARTE iraungo du, ikasturte berria hasi arte. Une horretan, bildutako diruaren berri emango dugu, eta bildutako diru guztia bidaliko da Cáritas Kabgayira, ahalik eta haur eta gazte gehienei hezkuntza-estaldura emateko.
Ez zaitez zalantzetan gera eta gurekin harremanetan jarri informazio gehiagorik nahi baduzu.
Guztientzako eta kalitatezko hezkuntza baten alde … irailean denok eskolara!