Kandi

Eskolako errendimendua hobetzea azpiegitura elektrikoaren eta argiztapenaren bidez

Lehengo hornidura elektriko eskasa hobetzea da helburua, haren funtsa baitziren gasolinazko sorgailu bat (garestia eta kutsatzailea) eta eguzki-plaka gutxi batzuk, eskolako 3 ikasgela soilik argiztatzen zituztenak.

Argiztapen eta hornidura elektrikoko sistema berriak heziketa-prestazioak hobetuko ditu, klase-ordutegiak zabalduko ditu, eta, eskola-errendimendua ez ezik, ikasleen ikusmenaren osasuna ere hobetuko du (gehienbat, emakumezkoak dira ikasleak).

Aurrekontua: 11.853 euro
Diru-laguntza: 11.753 euro
Finantzazioa: Laudioko Udala, Sener, Ericksson eta ICLI-Bizkaia
Tokiko erakundea: Fondation Vie Pour Tous
Pertsona onuradunak: 150

Copyright 2024 Ingeniería para la Cooperación /Lankidetzarako Ingeniaritza